Zuiak bat egin du Arabako makroproiektuen aurkako Dekalogokoarekin

Joan den uztailaren 10ean, udal osoko bilkuran, Zuiako Udalak onartu zuen Arabako makroproiektuen aurrean “Dekalogora” atxikitzea. Gorbeialdea Defendatu plataformak bultzatutako tresna da hau, gure herrietan ezarri nahi diren energia-instalazio handiei aurre egiteko.

Zuia Bidean elkarteak oso positiboki baloratzen dugu urrats hau. Dekalogoak lurraldearen, biodibertsitatearen eta landa-eremuko bizitzaren defentsako printzipioak jasotzen ditu, energia-sektoreko multinazional handien eredu ustiatzailearen aurrean.

Gure elkarteko hiru kide bertaratu ginen osoko bilkurara, ekimen hau babesteko eta sor zitezkeen zalantzei erantzuteko. Bozketaren emaitza honakoa izan zen:

  • EH Bildu: alde
  • EAJ-PNV: abstentzioa
  • ZBG-ZNU: alde


Eskertzen eta positiboki baloratzen dugu Udalak urrats hau eman izana, lurraldearekiko bidezkoa eta errespetuzkoa den energia-eredu bat eraikitzen jarraitzeko.

Utzi iruzkina