Lurra Defendatu Eguna – Martxoak 30 – Mendi Martxa, ekintzak, kontzertuak…

Lurra Defendatu Egunean parte-hartu! 🌿🌍

Datorren martxoaren 30ean, elkarrekin ospatuko dugu Lurra Defendatu Eguna, naturaz, komunitatez eta konpromisoz betetako eguna.

🗻 Mendi Martxa
Eguna hasteko, Mendi Martxa bat egingo dugu, hainbat irteera-punturekin. 13:30ean, ibilbide guztiak Aperregin elkartuko dira, eta bazkari musikatu batez gozatuko dugu elkarrekin.

🎭 Jarduerak egun osoan zehar
Bazkalostean, adin guztientzako jardueraz betetako programazioarekin jarraituko dugu. Topaketa, hausnarketa eta ekintzarako gunea izango da, gure ingurunea defendatzeko.

  • 9:00-10:00 Mendi Martxa udalerrietatik
  • 13:30 Aperregi. Bazkari musikalizatua
  • 15:00 Mendi Martxa Aperregi-Bitoriano
  • 17:00 Bitoriano. Kalejira Joaldunekin.
  • 17:30 Murgia. Kontzentrazio-ekintza.
  • 18:00 Dantza Plaza
  • 19:00 “Alarma Morea” kontzertua

📍 Zatoz eta parte hartu!
Etorri naturarekin konektatzeko eta gure lurra defendatzeko jardunaldi honetara. Zure zain gaude!

Utzi iruzkina