Energia berriztagarrien ekoizpenerako azpiegiturak hedatzeko eta ezartzeko planak eztabaida handiak sortzen ari dira Euskal Herrian. Herritarrek informatuta egon behar dute, baina, horrez gain, gai hauei buruzko trebakuntza ere behar dute: trantsizio ekosoziala eta energetikoa, lurraldean izan ditzakeen inpaktuak, plangintza, erabakiak hartzeko partaidetza-moduak, etab. gai mamitsuak dira eta gizarteak horien inguruan informazio zehatza behar du.
Gorbeialdea Defendatu plataformak informatzeko eta prestatzeko tresna bat sortu du, herritarrak ahalduntzeko bidezko trantsizio energetikoari buruzko eztabaidan. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) laguntzarekin Gorbeialdeko Herri Unibertsitatea (GHU) sortu dugu. Foro irekia, Gorbeialdeko herritarrak eta parte hartu nahi duten guztiak informatu eta trantsizio energetikoaren inguruko eztabaidetan trebatzeko. Trantsizio energetikorako giltzarri diren gaiak jorratzen dituzten formazio saioak antolatu ditu GHUk.
Lehen hiru saioak 2024 amaieran eskaini ziren Gorbeialdean bertan, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz uldalerrietan, hain zuzen. Saio hauek bloke teoriko-praktikoak eskaintzeko balio izan zuten, eta bertaratutakoei gai hauei buruzko argudio sendoak janzten lagundu zieten:
- energiaren kontsumoaren, ekoizpenaren eta merkatuen testuingurua eta lurralde-antolamendua energiari dagokionez.
- Energia berriztagarriko azpiegitura handien inpaktuak (nekazaritza-sistemak eta biodibertsitatea).
- Justizia klimatikoa.
Azken jardunaldia 2025eko otsailean egin zen, Gasteizen, eta Gasteizko estalkien potentzial fotovoltaikoa, energia-aztarna eta energia-desazkundeari buruzko gaiak jorratu ziren.
GHU ekimenak erakusten du, ezagutza zientifikoa eta akademikoa barne, beste eredu energetiko batzuk posible direla. Interesa duten pertsona guztiak ekitaldietan parte hartzera animatzen ditugu (hitzaldiak, mahai-inguruak, etab.)
GHUk halakoak antolatzen jarraituko du, betiere, Euskal Herrian berriztagarrien eta trantsizio eko-sozial bidezkoaren eztabaidari buruzko parte-hartzean herritarrak ahalduntzeko.
Gorbeialdea defendatu!
