Gaur, otsailak 15, Gorbeialdeko Herri Unibertsitatearen laugarren jardunaldia ospatu dugu, Gasteizen egin dugun lehenengoa. Oraingo honetan, Arabak trantsizio ekosozialaren testuinguruan dituen erronka energetiko eta sozioekonomikoei ekitea izan da helburu nagusia, ikuspegi justu eta iraunkor batetik.
Ekitaldian, arlo horretako adituek parte hartu dute, eta beren ikerketak eta gogoetak partekatu dituzte bertaratutakoekin. Hala, hiru hitzaldi eman dituzte hainbat gairi buruz, guztiak bidezko trantsizio ekosozialarekin lotuta.
Hizlariak eta landutako gaiak honako hauek izan dira:
- “Gasteizko teilatuen potentzial fotovoltaikoa”, Alex Tro Cabreraren eskutik.
- “Aztarna energetikoa; zer da eta nola aldatzen da aldagai sozioekonomikoen arabera”, Estitxu Villamor Lomas doktorearen eskutik.
- “Desazkundea, nahikotasuna eta bizitza duinak”, Rosa Lago Aurrekoetxea doktorearen eskutik.
Jardunaldia Unai Pascual doktoreak moderatu du.
Jardunaldiaren bideo osoa ikusteko egin klik hemen.







