Martxoaren 22an, Euskal Herria Bizirik taldeak deitutako manifestaziora elkartu ginen, eta ez ginen bakarrak izan. Arabako herritarrok eta Gasteizko auzokideak, makroproeiktuen aurka sortu ginen plataforma, talde eta elkarte desberdinen kideekin batera, Gasteizen elkartu ginen mezu argi bat zabaltzeko: Euskal Herria ez dago salgai.
Ibilbide osoan zehar euriak atsedenik eman ez zigun arren, batu ginenen milaka ahotsak nagusi izan ziren. Batasun, indar eta konpromiso eguna izan zen, Arabako herritarron elkartasunaren adierazle. Are gehiago, gure ingurumenarekin eta lurrarekin bidezkoa den trantsizio bat defendatzeko altxatu garenen elkartasunaren adierazle. Edo beste modu batean esanda, bidezkoa ez den trantsizio bat babestu nahi ez dugunon adierazle.
Gasteizen egindako manifestazioa Arabaren eta Gorbeialdearen etorkizunaren aldeko aldarrikapena izan zen.












