Hizlariak

Alvaro campos

EHUko ikertzailea eta irakasle agregatua. 2012az geroztik, Ingeniaritza Termikoan doktore, energia-eraginkortasunarekin, biltegiratze termikoarekin eta energia berriztagarriekin lotutako gaietan ikertzen du. Gaur egun, Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakasten du. Hasselt-eko (Belgika) PXL unibertsitateko irakasle bisitaria, artikulu ugari argitaratu ditu eta nazioko zein nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartu du.
Bere ikerketa-jarduera trantsizio energetiko justuaren, sistema deszentralizatuen eta energia-kooperatiben arloko aktibismoarekin uztartzen du. Horrela, hainbat kolektibotan parte hartzen du, hala nola Interkonexio Elektrikorik Ez! plataforman eta Megaproiektu Energetikoei Erantzuteko Elkarri Laguntzeko Sarean.

https://www.researchgate.net/profile/Alvaro-Celador


Aitor Urresti González

Ingeniaritzan doktorea da UPV/EHUn. 25 urteko esperientzia du energiaren arloan, bai enpresa pribatuan, bai administrazioan, aktibismoan eta unibertsitatean. UPV/EHUko irakasle agregatua da 2004tik, eta, gaur egun, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduko eskolak ematen ditu. Bere egungo ikerketa arloa tokiko energia-trantsizioen analisia da, trantsizio justu eta demokratiko baten ikuspegitik. 2019tik 2021era Energiaren eta Klima Aldaketaren zuzendari nagusia izan zen Balear Uharteetako Gobernuan. Energia arloko gizarte mugimenduekin aktiboki lan egin du, hala nola, FrackingEz, Plataforma por un nuevo modelo energético, Garoñaren aurkako Foroa, edo Frantziarekiko interkonexio elektrikoaren aurkako plataforman besteak beste.

https://scholar.google.es/citations?user=4YI2EsYAAAAJ&hl=es


Leire Urkidi Azkarraga

Ingurumen Zinetzietan doktorea eta EHUko Geografiako sailean irakaslea. “Lurralde Antolakuntza eta Ingurumena” eta “Egungo Munduaren Geografia” ikasgaiak irakasten ditu graduko ikasketei dagokionez eta Partaidetza eta Komunitate-Garapeneko masterrean ere irakaslea da. Ekopol ikertaldeko kidea da. Bere ikerketa Euskal Herriko eta Latinoamerikako errealitateetan oinarritu da eta lurraldearen eta baliabide naturalen inguruko gatazkak eta erronka sozial ezberdinak aztertu ditu. Besteak beste, ondorengo gaietan: meatzaritzaren inguruko gatazka sozio-ekologikoak; zor ekologikoa eta zor energetikoa; landa eremua eta genero desorekak; edota trantsizio energetikoa.

https://scholar.google.es/citations?user=d4zAMZYAAAAJ&hl=es


Iñaki Lazagabaster

Administrazio Zuzenbideko katedradun emeritua. UPV/EHUko Zuzenbideko Doktoretza Programaren eta Oinarrizko Eskubideen eta Botere Publikoen Masterraren arduraduna izan da. Bere jarduera zientifikoak, azken hamar urteetan, hamazazpi monografia argitaratzea ekarri du,  horietatik zazpi banaka argitaratutakoak dira. Berrehun ikerketa-lan baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta talde-lanetan. Jorratzen dituen gaien artean denetarik topatu dezakegu,  teoria orokorrekoak, hala nola Legebiltzarrari buruzkoa, Zuzenbidearen iturrien teoria, erabakitzeko eskubidea edo Euskal Herriko egungo egitura juridiko-politikoari buruzkoa.  Oinarrizko eskubideak ere landu ditu (Aipamen berezia Giza Eskubideen Europako Hitzarmenari buruzko iruzkinaren laugarren edizioari, 2021, edo “Kartzelak eta Eskubideak. Gaixotasuna, kondenen metaketa, urruntzea “), baita lurralde-antolamendua (hala nola “Lurralde Antolamendua Euskal Herrian” monografia) eta ingurumena (lau liburukiko obra, zuzendari eta egile gisa,” Ingurumen-zuzenbidea. Zati orokorra eta berezia “).

https://scholar.google.es/citations?user=91gX00EAAAAJ&hl=es


Joxerra Aihartza

Biologianlizentziaduna (1989) eta doktorea (2001) da. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean 1993tik irakasle elkartua eta irakasle agregatua da 2008tik. Bertan, Zoologia, Ornodunen Zoologia eta Animalia Aniztasuna irakasten ditu, eta 2023tik Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Kudeaketako Masterraren koordinatzailea da. Ugaztunen biodibertsitatea, portaeraren ekologia eta, zehazkiago, ekologia espazial eta trofikoa, zentzumen-ekologia eta kontserbazioaren biologia ikertzen ditu, besteak beste. Hainbat ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu eta zuzendu ondoren, nazioarteko hainbat ikerketa-artikulu idatzi ditu, bai eta fauna euskaraz zabaltzeko dozenaka lan ere. Oro har, ugaztunekin lan egiten du, batez ere kontserbazio-arazoak dituztenekin. Saguzarretan espezializatu da, bai Euskal Herrian, bai Europan eta nazioartean. Hainbat sozietatetako kidea da, hala nola Udako Euskal Unibertsitateko Natura Zientzietako taldea, Elhuyar, Aranzadi Zientzi Elkartea, SECEM, SECEMU, American Society of Mammalogists, Bat Conservation International, etab.

https://www.researchgate.net/profile/Joxerra-Aihartza


Unai Pascual

Doctor en la Universidad de York (Reino Unido) en 2002. Es profesor de investigación Ikerbasque en el Centro Vasco para el Cambio Climático (BC3) de Bilbao. Economista ecológico con más de 20 años de experiencia en la vinculación de las ciencias sociales y naturales para comprender sistemas socioecológicos complejos. Ha trabajado como profesor y profesor titular en varias universidades de Europa (Cambridge, Manchester, York, Barcelona, ​​Bilbao) y América Latina (Argentina, República Dominicana, México, Colombia) y ha visitado universidades de Estados Unidos y México.

https://www.researchgate.net/profile/Unai-Pascual