Lurralde osoan zehar ugaritzen ari diren proiektuen oldarraldiak behartzen gaitu “energia-trantsizioaren” diskurtso ofizialaz harago begiratzera. Ez da benetako eraldaketa ekosozialik gauzatzen ari, baizik eta eredu beraren fase berri baten prestaketa: klima-aldaketa, baliabideen agortzea, gerrak, ustiapen neurrigabea eta garapen teknologikoaren hiperazelerazioa dira orden berriaren ekosistema osatzen dutenak.
Testuinguru honetan, Adrián Almazán filosofoa eta fisikaria —pentsamendu ekosozialaren ahots argienetako bat— herritarron rola berriz pentsatzera gonbidatzen gaitu. Deshazkundetik abiatuta, aldaketa beharrezkoena barnekoa dela planteatzera: mentala eta kulturala. Ezin dugu kapitalaren interesen babesaren aitzakia izaten jarraitu, ezta gu geu eramaten gaituen erritmo zoro hori mantendu ere.
Hitzaldi honetan jakingo dugu bizitza, ongizatea eta aurrerapena ulertzeko dugun modua eraldatuz soilik irudika dezakegula benetan bizigarria izango den etorkizun bat.