Herri Unibertsitatea

Azkenaldian, ahoz aho dabil energia berriztagarrien inplantazio masiboaren afera. Herriak eta herritarrak, proiektu hauen transparentzia ezak sorrarazten duen beldurrarekin eta ezinegonarekin bizi direlarik.

Gorbeialdea defendatu plataformak beldur, ezinegon eta ezjakintasun hauek, inposizioaren bidetik datorren ereduari aurre egiteko indarra bihurtu nahi ditu. Bestelako ereduak posible direla erakutsiz, eta diskurtso ofiziala erren dabilela agerian utziz. Horretarako, herritarrak formatuz.

Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz (Oinarrizko eskubideak eta potere publikoak Masterra) eta gaiaren erpin ezberdinekin lotura zuzena duten hizlariek gidatuta, zenbait formakuntza saio proposatu nahi ditugu udazken honetan.

Hizlarien artean, Gorbeialdea mailan Solariaren proiektuei aurkeztutako helegiteetan, koordinazio-taldean egondakoak daude, baita bestelakoak ere. Besteak beste, Alvaro Campos, Aitor Urresti, Leire Urkidi, Unai Pascual, Iñaki Lasagabaster, Andrés Illana, Ana Saenz de Olazagoitia… Lehen mailako adituak herritarrok argudioz janzten lagunduko gaituztenak.

Printzipioz hiru formakuntza saio aurreikusten ditugu udazken honetan. Hiru bloke ezberdinetan planteatu nahi ditugunak, formatu teoriko-praktikoan.

Honetaz gain, sareak sortu eta indartzeko espazioa ere izan nahi du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak. Horretarako, formakuntza saioen ostean, mahai baten aurrean eztabaidatzen, ezagutzen, eta disfrutatzen jarraitzeko aukera ere eskeiniko dugu, herri bazkarien bitartez.

Antolakuntzan aurrera egin ahala informazio gehiago izango duzue, oraingoz markatu gorriz datak egutegian, eta hasi zuen inguruan zabaltzen!

Herri formatua, inoiz ez zanpatua!

Gorbeialdea defendatu!