
Urkabustaizko udaletzeak Dekalogoa onartu du osoko bilkuran
Urkabustaiz Babestuz (UB) elkarteak jakinarazi nahi du apirilaren 16an “Makroproiektuen aurreko Dekalogoa” Urkabustaizko Udalaren osoko bilkuran aurkeztu zela. https://gorbeialdeadefendatu.org/eu/gorbeialdea-defendatu-2/dekalogoa/
Helburua zinegotziek dekalogo hori jardunbide egokien tresna gisa babestea zen, gure udalerria eta Araba, onura ekonomikoa lurraldearen, pertsonen eta biodibertsitatearen gainetik jartzen duten multinazional handietatik defendatzeko.
UB Elkartearen talde motorreko bi pertsona bertaratu ziren zalantzak argitzeko. Ez zen galderarik egon eta bozketaren emaitza honakoa izan zen: EH Bilduk 5 boto alde; EAJ-PNVk, 2 aurka.
UB-eko talde motorretik eskerrak eman nahi dizkiogu Urkabustaiz udalherriari gure komunitateetan proiektuak inposatzearen kontra eta trantsizio energetiko justu baten aldeko borrokan parte hartzeagatik.